Durangoko Udalak 10.000 egutegi banatuko ditu doan, eguenetik aurrera

E.H. 2025eko abenduaren 16a

Egutegiko irudien ardatz nagusia Arte eta Historia Museoaren 40. urteurrena izango da.

Durangoko Udalak 2026ko egutegia kaleratu du, eta 10.000 ale ipiniko ditu herritarren eskura, doan, eguenetik aurrera. Honako leku hauetan eskuratu ahalko da egutegia:

  • Herritarren Arreta Zerbitzua (Udala)
  • Turismo Bulegoa (Kurutzesantu Museoa)
  • Gazteentzako Informazio Bulegoa (Intxaurrondo)
  • Andragunea
  • Bizenta Mogel Liburutegia
  • Arte eta Historia Museoa
  • Durango Kirolak
  • Udal Euskaltegia
  • Bartolomé Ertzilla Musika Eskola
  • Adinekoen Egoitza
  • Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutua
  • Dendak Bai elkartearen bulegoa

Museoaren omenez

Egutegiko irudiek Arte eta Historia museoaren bilakaera izango dute ardatz. Garai bateko irudiak eta egungoak tartekatuko ditu. Orrialdeetan zehar, euskal arte garaikideko izen handien lanak ageri dira, hala nola Zumeta, Balerdi, Herrero eta Zubiaurre. Horiekin batera, Rubén León, Ricardo Doliwa, Iñaki Cachorro eta Juan Azurmendi egileen argazkiak eta artxiboko materialak ere jasotzen dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!