Botoa partehartu.durango.eus atarian eman behar da, lehiaketari dagokion atalean. Herritarren bozketaz gainera, epaimahai espezializatu batek erakusleihoak ebaluatuko ditu hiru irizpide nagusiren arabera:
- Dekorazioaren kalitate estetikoa (50 puntu)
- Produktuen aurkezpenaren originaltasuna eta sormena (25 puntu)
- Durangoko historiarekin eta sinboloekin lotura (25 puntu)
Honako sari hauek banatuko dituzte: 1.500 euroko saria, 1.000 eurokoa eta 500 eurokoa. Herri-bozketako saria 300 eurokoa izango da. Bestalde, Dendak Baik 100 euroko hiru bonu egingo ditu zotz, botoa ematen dutenen artean.
Lehiaketan parte hartzen duten establezimenduek egurrezko izar bat jaso dute, eta lehiaketak irauten duen bitartean beren erakusleihoetan izan beharko dute ikusgai.
Honako hauek dira lehiaketan parte hartzen dabiltzan establezimenduak: