Ipuin kontalariak eta dozenatik gora artisau, Eixuren Gabonetako azokan

E.H. 2025eko abenduaren 15a

Eixu artisauen elkarteak azoka egingo du abenduaren 21etik 23ra Andra Mariko elizpean. Oihana Etxegibel ipuin kontalariak umeentzako saio bi eskainiko ditu.

Eixu artisauen elkarteak aukera apropos-aproposa eskainiko die herritarrei, Gabonen atariko azken erosketak egiteko. Elkarteko dozena bat artisau baino gehiago hiru egunez egongo dira, abenduaren 21etik 23ra, Durangoko Andre Marian. Aurkene Pagalday elkarteko kideak Durangoko Udaleko aurkezpenean azaldu zuenez, "diziplina askotariko artisauak" batuko dira, "beren sorkuntzak pasio handiarekin sortu dituztenak", guztiak ere. Horien artean egongo dira egurrezko apaingarriak, bitxiak, papergintza, zeramika, kandelak, arropa, poltsak, motxilak eta osagarriak. 

Ipuin kontalariak

Azokari bestelako tonua emateko asmoz, Eixuren eskutik ipuin kontalariak egongo dira elizpean. Oihana Etxegibelek saio bi eskainiko ditu. Abenduaren 22an izango da bata; 23an, bestea. 18:00etan izango dira saio biak.

Gainerakoan, azokaren ordutegia honako hau izango da:

  • Abenduaren 21a: 10:00 - 20:00
  • Abenduaren 22a: 16:00 - 20:00
  • Abenduaren 23a: 16:00 - 20:00
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!