Durangoko Emakumeen Kartzela 1939ko azarotik 1940ko abendura arte egon zen zabalik. Gaur kartzelaren itxieraren 85.urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin du Durangoko EH Bilduk.
Ekitaldian dozenaka herritar eta elkarteetako ordezkari bildu dira. EH Bildukoek jakitera eman dutenez, ekitaldiari hasiera memoriaren ibilbidearekin eman diote. Iker Garate historialariaren eskutik 36ko gerrako hainbat pasarte gogoratu dituzte, baita kartzelaren historia ere, beste hainbat ekimenen artean.
Ekimenari amaiera Ima Garrastatxu EH Bilduko bozeramailearen hitzartzeagaz eman diote. "36ko gerran eta ondoren, faxismoaren aurka emakumeek izan zuten ezinbesteko papera nabarmendu nahi dugu, nahiz eta sarritan ezkutatu edo bigarren plano batean utzi nahi izan den", esan du.