Durangoko EH Bilduk emakumeen kartzelaren itxiera gogoratuko du zapatuan

E.H. 2025eko abenduaren 11

Kartzela duela 85 urte itxi zutela eta, goiz osoko egitaraua prestatu dute. 12:30etatik aurrera ibilaldi historikoa egingo dute. Garai jauregiaren aurrean egin dute hitzordua.

Durangoko EH Bilduk udalerriko kartzelaren itxiera gogoratuko du zapatu honetan. Goiz osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Hasteko, ibilbide historiko bat. 12:30etatik aurrera, ibilaldi historiko bat egingo dute herriko kaleetan, bonbardaketarekin eta Espainiako Gerra Zibiliarekin lotura duten hainbat leku zeharkatuta. Iker Garate gidariak eskainiko ditu azalpenak. Ibilbidea Nevers ikastetxean amaituko dute, emakumeen kartzela leku horretan egon zen-eta duela 85 urtera arte. Bertan, lore-eskaintza egingo dute, eta han izango dira emakumeen kartzelarekin hartu emana izan zuten hainbat emakume. Era berean, Matxalen Erzillak eta Erika Lagomak musika emanaldia eskainiko dute, eta koalizioko Ima Garrastatxu bozeramaileak hitz hartzea egingo du.

EH Bilduk adierazi duenez, "funtsezkoa" da "Durangoren historian mingarriak izan ziren gertaerak" gogoratzea, momentu honetan "Europa zeharkatzen ari den erreakzio-olatuaren eta faxismooaren gorakadaren garaian". "Ez ditugu ahazten eta ez ditugu ahaztu gura", esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!