Atzo, Durangoko Energia Komunitatea aurkeztu zuten San Agustin kulturgunean, sistema energetiko "justuago eta jasangarriagoa" lortzea helburu. Komunitatea urte biko lanaren emaitza da, Piztu Durango prozesuaren emaitza. Bidean, ehun durangarrek baino gehiagok parte hartu dute komunitatea eratzeko prestaketa jardunaldietan.
Parte-hartze prozesu horren ondorio nagusia forma juridikoa erabakitzea izan da: Durangokoa irabazi asmorik bako kooperatiba mistoa izango da. Hori horrela, bazkideak ez dira energia kontsumitzaile hutsak izango. Energia berriztagarria ekoizteko eta kudeatzeko ahalmena izango dute.
Autokontsumo partekatua: 50 eta 100 kW bitarteko instalazio fotovoltaikoa ipini gura dute martxan.Formakuntza: Jasangarritasunaren inguruko saioak eskainiko dituzte herriko ikastetxeetan, DBH 4. mailako ikasleengandik hasita.Aholkularitza: Etxeko faktura elektrikoa ulertu eta optimizatzeko tailerrak antolatuko dituzte Goienerrekin batera. Gainera, Durangon energia-aholkularitzarako bulego fisiko bat irekitzeko aukera aztertzen dabiltza.