[EGITARAUA]: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, artisautza, kontzertuak eta Jolas Egunak Gabonetan, Durangon

Ekaitz Herrera 2025eko abenduaren 11

Durangoko Udalak eta herriko 19 elkartek Gabonetako egitaraua aurkeztu dute goiz honetan. Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra arte, 30 ekintza egongo dira. Tartean, izotz pista, umeentzako tailerrak, folk, rock eta organo kontzertuak, eta zelan ez, baita Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera eta Errege Magoen kabalkada ere.

EGITARAUA

Abenduak 20, zapatua

  • 09:00 – 20:00 Rastrilloa Andra Mariko elizpean (Inurri Eskaut)
  • 10:00-14:00 ‘El Arbol – Bidelagun’ Azoka solidarioa Madalenan (Auzo Alai)
  • 12:00 – 14:00 Mahai informatiboak Andra Mariko elizpean: Minbiziaren Aurkako Elkartea DYA eta Asebier gaixotasun arraroen elkartea.
  • 17:00 – 18:30 Umeentzako jolasak elizpean. (Inurri Eskaut)
  • 17:00-18:00 Txokolatada Madalenan (Auzo Alai)
  • 19:00 Ospakizuna Andra Mariko Basilikan (Inurri Eskaut)
  • 19:00 Kriskitin dantza taldearen, Elgoibarko Haritz dantza taldearen eta Jaizaleren emanaldia. San Agustin Kulturgunean (Sarrerak Arte eta Historia Museoan salgai)
  • 20:00 Geu Be elkartearen aldeko rock kontzertua Durangoko Orfeoiaren eta musika bandaren eskutik. Landako Gunea. (Sarrerak JAEDen standean salgai)
  • 20:45 Otzararen zozketa. Madalena. (Auzo Alai)
  • 21:00 Gabon zaharretako kanpaiak. Madalena (Auzo Alai)
  • 21:00-24:00 DJ Gabi Madalenan. (Auzo Alai)

Abenduak 21, domeka

  • 10:00 – 20:00 Eixu elkartearen artisau azoka. Andra Mariko elizpea.
  • 12:00 Gabonetako txistu kontzertua, Jaizaleren eskutik. Barandiaran nagusien egoitza
  • 12:30 Durango kantari: Egundo i Taldea. Merkatu plaza berrian.
  • 18:00 Ipuin kontalaria (Oihana Etxegibel). Andra Mariko elizpea
  • 19:00 Tabira musika bandaren kontzertua. San Agustin Kulturgunea

Abenduak 22, astelehena

  • 11:30 – 13:30 Dendak Bairen bertako merkataritza sariak: erruleta baten bidez, unean uneko sariak irabazteko aukera saltokietako erosketa tiketak aurkeztuta. Andra Mariko elizpea
  • 16:00 – 20:00 Eixu elkartearen artisau azoka. Andra Mariko elizpea.
  • 17:00 – 20:00 Dendak Bairen bertako merkataritza sariak: erruleta baten bidez, unean uneko sariak irabazteko aukera saltokietako erosketa tiketak aurkeztuta. Andra Mariko elizpea
  • 18:00 Ipuin kontalaria (Oihana Etxegibel). Andra Mariko elizpea

Abenduak 23, martitzena

  • 11:30 – 13:30 Dendak Bairen bertako merkataritza sariak: erruleta baten bidez, unean uneko sariak irabazteko aukera saltokietako erosketa tiketak aurkeztuta. Andra Mariko elizpea
  • 16:00 – 20:00 Eixu elkartearen artisau azoka. Andra Mariko elizpea.
  • 17:00 – 20:00 Dendak Bairen bertako merkataritza sariak: erruleta baten bidez, unean uneko sariak irabazteko aukera saltokietako erosketa tiketak aurkeztuta. Andra Mariko elizpea

Abenduak 24, eguaztena

  • 18:30 Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira. 
    • Ibilbidea: Durangoko Institutua, Ermodo kalea, Zumalakarregi kalea eta Ezkurdi. Parte hartzaileak: Kriskitin, Tronperri, Txoritxu Alai, Inurri Eskaut, Tabira Musika Banda, Bartolome Ertzilla musika banda eta txistulariak, Jaizale, Orfeoia, Virgen del Cisne eta Auzo Alai. Euria bada, Landako Gunean.

Abenduak 26, barikua

  • 16:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna: ‘Zerua lapurtu dute!’. Landako Gunean. Sarrerak abenduaren 16tik aurrera salgai Kutxabanken webgunean eta Arte eta Historia Museoan.
  • 19:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna: ‘Zerua lapurtu dute!’. Landako Gunean. Sarrerak abenduaren 16tik aurrera salgai Kutxabanken webgunean eta Arte eta Historia Museoan.
  • 21:30 Kontzertua: Broken Salad. Plateruenean.

Abenduak 27, zapatua

  • 12:30 – 14:00 Gabonetarako balkoiak atontzeko tailerra. Muruetatorre auzoan (Muruetatorre auzo elkartea)
  • 12:30 – 14:30 Durangoko orfeoiaren kalejira: Plateruen plaza, Ezkurdi, Andra Mariko elizpea, Alde Zaharra
  • 19:00 Dantzaldia: Lorratz taldea. Andra Mariko elizpea
  • 19:00 Herri Maiteren akordeoi kontzertua. Kurutzesantu

Abenduak 28, domeka

  • 13:00 Gabonetako txistu kontzertua. Jaizale eta Durangaldeko txistulariak, abeslariak, hariak, metalak, piano jotzaileak eta trikitilariak. Plateruenean.

Abenduak 28-30

  • 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00 Umeen Gabonetako Parkea. Landako Gunean. Umeak doan. Helduak 1 €

Abenduak 29, astelehena

  • 12:30 Ume eta familientzako bizikleta tailerra eta irteera. Ezkurdin (Euria bada, Nevers ikastetxean)
  • 20:00 Organo kontzertua lau eskutara: Pablo Marquez eta Atsuko Takano. Andra Mariko basilikan (Arandoño kultur elkartea)

Abenduak 31, eguaztena

  • 12:00 Jolas Eguna: Kanpaikada txiki. San Fauston. San Faustoko auzo elkartea.

Urtarrilak 2-4

  • 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00 Umeen Gabonetako Parkea. Landako Gunean. Umeak doan. Helduak 1 €

Urtarrilak 2, barikua

  • 16:30 Jolas Eguna: Memoriarekin kozinatzen tailerra. Otamotzena auzogunean. (Herria auzo elkartea)

Urtarrilak 5, astelehena

  • 18:45 Errege magoen kabalgata. Ibilbidea: Frai Juan Zumarraga, Ezkurdi (19:15), udal plaza (19:35, geldialdia), Andre Maria (20:15), San Fausto (21:15)

Urtarrilak 6, martitzena

  • 13:00 JAEDen zozketa. Andra Mariko elizpea.

Jaiotza erakusketen ibilbidea (urtarrilaren 6ra arte)

  • Egilea: Luis Ibáñez.
  • Ordutegia (Madalena ermita): 18:00-20:00.
  • Kokapenak:
    • Nagusien Kafetegia (Astarloa kalea, 1).
    • Nagusien Udal Egoitza (Astarloa kalea, 1).
    • Gozatu (Ermodo, 11).
    • Astigarraga harategia (Uribarri, 9).
    • Madalena Ermita (Hainbat jaiotzaren erakusketa / Exposición de varios Belenes).
    • Ogien Artean (Andra Maria, 18).
    • Bisita gidatuari buruzko informazioa: Nagusien Udal Egoitzan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!