Atzera eta aurrera, arineketan eta geratu barik bizi garen garai honetan, Durangoko erdigunean dagoen Virginia Ansorena zentrora sartzeak gustua ematen du; denbora gelditu egiten dela dirudi. Lekuak berak lasaitasuna transmititzen du, eta zer esanik ez zentroa bera osatzen duten profesionalek. Bertan, bezeroa eta haren ongizatea erdigunean ipintzen dute, arreta pertsonalizatua eta punterengo teknologia bereizgarri direlarik. Virginia Ansorenaren lantaldea erreferentziazkoa bilakatu da.
Zer eskaintzen duzue Virginia Ansorena zentroan?
Estetika aurreratuko zentro garen aldetik, tratamenduak lantzen ditugu. Baina horri buelta bat eman diogu Virginia Ansorena zentroan, eta tratamendu horiek esperientzia bilakatu ditugu. Tratamendu estetikoak une berezi bilakatu ditugu bezeroarentzat. Hau da, erlaxazio-sentsazioa oparitzeaz gainera, larruazala eraldatu edo hobetzen duen zerbait eskaintzen dugu. Punterengo teknologia eta produktuak erabilita, bezeroa erdigunean ipinita hainbat tratamendu esperientzia bilakatu dira. Adibidez, hidratazio-tratamendu zoragarri bati masaje berezi bat gehitu diogu koilara izoztu batzuekin; hotz-bero sentsazio hori oso atsegina da bezeroarentzat. Gaztetzeko beste tratamendu bati, Indibari, aurpegiko egitura guztiak lantzen dituen Gua Sha moduko bat gehitu diogu. Honek sorrarazten duen sentsazioa oso atsegina da. Hau guztia prezio beragaitik, prezioa mantenduta.
Tratamendu hauek guztiak eta egunerokotasunean trebatzeko eta berritzeko dugun grina gure lanarekiko dugun pasioaren emaitza dira.
Gaur egun, askok opariak egiterakoan osasunaren eta ongizatearen aldeko apustua egiten dute.
Orain bost-sei urtetik hona, aldaketa izugarria nabaritu dugu. Jendea ongizatearen alde egiten dabil, eta askok eta askok ondo egindako lan baten aldeko apustua egin dute, kalitatezko zerbitzuen aldekoa. Ondo egindako lan batean punterengo teknologia egotea, gama handiko produktuak erabiltzea eta bezeroari sartzen denetik irteten denera arte laguntza ematea ezinbestekoa da. Eta, jakina, hori guztia lantalde profesional baten gidaritzapean. Nik horretan zortea dut, lantalde zoragarria dut inguruan.
Gainera, ordutegia zabaldu dugu zerbitzurik onena eskaintzeko eta bezeroei merezi duten tratua emateko. Orain goizez ordu bi gehiago ditugu, eguerdian beste bat, eta arratsaldean beste bat. Zapatuetan ere zabaltzen dugu. Eskariei behar den moduan erantzun gura diegu.
Eta opariei dagokienez, zer eskaintzen duzue?
Zentroan munduko punterengo teknologia guztia daukagu: Indiba, IPL,Velaction eta Rollaction, besteak beste. Ez ditugu oinarrizko tratamenduak lantzen, premium lerroak bakarrik lantzen ditugu. Beraz, hidratazioaren eta gaztetzearen bila bazabiltza, Indiba daukagu; argitasun gehiagoren bila bazabiltza, IPL zoragarri bategaz lan egiten dugu; oso produktu hidratatzaileak bilatzen badituzu, oinarri zientifiko izugarria duten produktuak ditugu. Gurean ez dago edozein produktu. Lehenengo, produktu horrek maitemindu egin behar gaitu, eta, horren ondoren, zentrora ekartzen dugu.
Azpimarratu gura nuke ez dugula gura gurea Gabonetako opari bat gehiago izatea, opari soil bat. Gura duguna da zu hona etorri eta gogoan izatea nork oparitu dizun esperientzia hau, eta hemendik irtetea esanez: "Joe, zelako oparia egin didan!". Zelanbait esanda, opari ahaztezin bat izatea.