Tabirako Baqueko gizonen taldea lider dago Euskadiko Lehen Mailan, ligako lehenengo herena joan denean. Orain arte jokatutako bederatzi partiduetatik zazpi irabazita, Julen Gomezek entrenatutako taldea konfiantzaz beterik dago. Azken garaipena Santurtziren kontra eskuratu zuen, orain aste bi (77-69). Beste askotan legez, Xabi Arroitajauregi izan zen taldeko saskiratzaile nagusia, 17 puntugaz. Lander Barruetabeñak 16 puntu sartu zituen. Domeka honetan, Tabirakok La Salleri egingo dio bisita. Lidertzari eustea izango du helburu. Ez da erraza izango, Bilboko taldea hirugarren dago-eta sailkapenean.
Emakumeak, etxean
Emakumeen talde nagusiak, ostera, garaipenaren bidera bueltatu gura du zapatuan, 19:00etan, Landako Kiroldegian jokatuko duen partiduan. Kasu honetan ere La Salle izango du aurkari. Azken partidua galduta, orain zazpigarren tokian dago, bost garaipen eta lau porrotegaz. Garaipen batek goiko postuetara hurreratu dezake.