Guatemalara bidaiatzeko aukera, 'Durangotik Hegoaldera' lehiaketaren eskutik

E.H. 2025eko abenduaren 10a

Guatemalako osasun etxe bat. MEDICUS MUNDI

Lehiaketan parte hartzeko, 18 urtetik gorako hiru laguneko taldeak osatu behar dira (gutxienez bi Durangon bizi direnak), eta sexu- eta ugalketa-osasunari lotutako bi proposamen aurkeztu beharko dituzte. Izena emateko epea abenduaren 15ean amaituko da.

Medicus Mundi Bizkaiak eta Durangoko Udalak Durangotik Hegoaldera lehiaketaren hirugarren edizioa ipini dute martxan. Durangarren konpromiso soziala bultzatzeko egitasmoa da, irabazleei Guatemalara bidaiatzeko aukera eskainiko diena, hango lankidetza-proiektuak ezagutzeko.

Lehiaketan parte hartzeko, 18 urtetik gorako hiru laguneko taldeak osatu behar dira (euretariko bik Durangon bizi behar dute), eta sexu eta ugalketa-osasunari lotutako bi proposamen aurkeztu beharko dituzte. Izena emateko epea abenduaren 15ean amaituko da.

Interesdunek proiektua hobeto ezagutzeko aukera izango dute abenduaren 11n, eguena, 19:00etan, Zugaza zineman. Bertan egingo dute aurkezpen publikoa. Medicus Mundik Guatemalan eta Kongon dituen proiektuei buruzko dokumentalak eskainiko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!