Birjinosteko etxebizitza tasatuak urtarrilaren 22an zozkatuko dituzte

E.H. 2025eko abenduaren 10a

Zozketa publikoa 2026ko urtarrilaren 22an egingo dute, 18:00etan, San Agustin Kultur Gunean.

Durangoko Udalak argitara eman du jada Birjinoste auzoko 22 etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrenda. Parte-hartzaileek Udalaren webgunean kontsulta dezakete informazioa, posta elektronikoz jaso duten pasahitz pertsonala erabiliz, datuen pribatutasuna bermatzeko. Era berean, erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu dute. Urtarrilaren 5ean agortuko da. Erreklamazioak idatziz eta dagokion dokumentazioarekin aurkeztu behar dira udaleko erregistroan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!