Gosari osasungarriak eta etiketak irakurtzeko tailerrak Durangoko merkatuan

E.H. 2025eko abenduaren 9a

Durangoko Udalak ekintza gehiago antolatu du merkatua biziberritzeko asmoz. Doako hiru tailer antolatu ditu, herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzea helburu dutenak.

Arratsaldeko 17:00etatik 18:30era egingo dituzte. Tailerrean 40 lagunek parte hartu ahalko dute gehienez.

Egutegia honako hau da:

  • Abenduak 12: Erosketa adimenduna eta planifikazioa.

  • Abenduak 19: Gosari osasungarri eta errazak.

  • Urtarrilak 9: Etiketak eta nutrizio-informazioa irakurtzen ikastea.

Izena emateko epea zabalik dago eta online egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!