Eguaztenetik aurrera egongo dira salgai Berbaroren Urteko azken bertso saiorako sarrerak

A. M. 2025eko abenduaren 9a

Argazkia: Berbaro elkartea

Aitor Bizkarrak, Maialen Lujanbiok, Nerea Ibarzabalek, Unai Iturriagak, Andoni Egañak eta Alaia Martinek egingo dute bertsotan Berbaroren Urteko azken bertso saioan; Leire Vargasek ipiniko ditu gaiak. Saioa abenduaren 30ean izango da, 20:00etan, San Agustinen. Sarrerak eguaztenetik aurrera erosi ahalko dira Berbaroren bulegoan; bazkideek 8 eurotan erosi ahalko dituzte, eta gainontzekoek 12 eurotan.

Sarrerak eguaztenetik aurrera erosi ahalko dira Berbaroren bulegoan (09:00-13:30 / 15:30-18:30 ordutegian). Telefono bidezko erreserbarik ez dutela egingo aurreratu du Berbarok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!