[ARGAZKI GALERIA] Itziar Ituño enbaxadore dela zabaldu ditu ateak Euskal Dendak

A. M. 2025eko abenduaren 5a

Durangoko Azokako egunetan merkatu plaza Euskal Herriko artisauen erakusleiho erraldoi bihurtu da aurten ere. Itziar Ituño aktore ezagunak moztu du zinta ate irekiera ekitaldian. Artisauen lana aitortu dute ekitaldian. Abenduaren 5etik 8ra, Euskal Dendak 29. aldia beteko du bertan, Arbaso elkarteak antolatuta. Merkatu plazako luze-zabalean artisauen aurtengo sorkuntzak eta lanak ikusteko eta erosteko aukera izango dute bisitariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!