Ekitaldia Landako Gunearen kanpoaldean egingo dute, 12:00etan. Xiberoots taldeak emanaldi akustikoa egingo du lehenengo, eta Unai Iturriaga bertsolariak hainbat kulturgilek sinatutako adierazpena irakurriko du ondoren. Azkenik, Bego Atxa Sareren bozeramaileak berba egingo du. Ekitaldiaren amaieran, han baturikoak kantuan joango dira Landako Gunetik Alde Zaharrera. Hainbat geldialdi egingo dute bidean.
Sarek "bakearen, elkarbizitzaren eta konponbidearen behin betiko agertokia" aldarrikatu du, eta herritarrak domekako ekitaldira eta kantaldi saio ibiltarira bertaratzera deitu ditu.