[BIDEOA]: Izar Gaztearen twist solidarioa, EITB Maratoiaren alde

E.H. 2025eko abenduaren 4a

"Izan gira Euskal Herri rock and rolling" dio Niko Etxart musikari zuberotarraren kantu ezagunak, eta Izar Gazteak kantu horren doinura dantzatu du EITB Maratoiko twist solidarioa, udalarekin lankidetzan. "Izan gira bizipoza rock and rolling" adierazi dute, eta zahartze osasuntsua aldarrikatu. 

Zahartzaro osasuntsua sustatzea eta ikerketa zientifikoa bultzatzea izango da, hain zuzen ere, EITB Maratoiaren aurtengo kausa. Abenduaren 18an izango da egun handia eta Bizi bedi biziposa! izango dute goiburu. Euskal Herriko hainbat eragile eta norbanako ari da kanpaina berotzen, Niko Etxarten doinura bideoak grabatuta. Durangoko Izar Gazteak merkatu plazan filmatu du klipa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!