Gabonetako argiak bihar, barikua, isiotuko dituzte Durangon

E.H. 2025eko abenduaren 4a

Aurten, Gabonetako 65 arku dekoratibok argitaztuko dituzte Durangoko kaleak; nobedade modura, merkatua ere jantziko dute Gabonetako argiekin. Argiteria urtarrilaren 7ra arte egongo da isiotuta, egunero, goizaldeko 02:00ak arte.

Arkuok Ermodo, Frai Juan Zumarraga, Montevideo, Sanagustinalde, Barrenkale, Artekale, Goienkale, Komentukale, Andra Mari, Kanpatorroseta, Uribarri, Pablo Pedro Astarloa kaleetan egongo dira gehienbat, baita udaletxeko balkoian, Ezkurdiko kioskoan, Santa Anako plazan eta Lariz dorrean ere. Lurreko apaingarriei dagokionez, Landakoko anbulatorioko biribilgunean, Ibaizabalen, udal plazan, Askatasun etorbidearen eta Alluitz kaleen arteko  biribilgunean, Madalenako ermitan, Etxezarreta jauregian, Otamotzenan, San Faustoko auzoan eta Muruetatorren ikusi ahalko dira Gabonetako argiok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!