Baserritarren zapatuetako azoka hornidura merkatuan egonkortuko dute behin betiko

E.H. 2025eko abenduaren 4a

Durangoko baserritarren merkatuan postua jartzea gura dutenek, zabalik dute lizentzia eskatzeko epea. Tokiko ekoizleek abenduaren 15era bitartean aurkeztu ahalko dituzte eskabideak HAZen. 

Horretarako, interesdunek durango.eus atarira jo eta bertako eskabide-orria  bete beharko dute.

Udalak jakinarazi duenez, baserritarren azoka hornidura merkatuan egingo da aurrerantzean, ra berean, zapaturo-zapaturo, proba fasea arrakastatsua izan dela eta. " Ekoizleek eta herritarrek positiboki baloratu dute aldaketa, espazio estali berriak erosotasuna eta irisgarritasuna bermatzen dituelako, zuzeneko musikak girotutako ingurune dinamiko batean", azaldu du udalak..

Udalak herritarrakanimatu ditu merkatu berritura hurbiltzera eta bertako ekoizleak bultzatzera..

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!