Durangoko Udalak jakinarazi duenez, ezezagunek pintaketak egin dituzte ETAren biktimen omenezko plaketan. Oroigarriok kalean jarri eta egun gutxira agertu dira margoketak, bederatzi plaketatik hirutan."Gora ETA" mezua ageri dute. Udal gobernu taldeak "onartezintzat" jo du ekintza eta "gaitzespen irmoa" adierazi du.
Plaka bandalizatuak urgentziaz garbitzeko eskaria egin du udalak, eta herritar guztiak deitu ditu memoria historikoarekiko errespetuzko jarrera izatera, eta "gorrotoa eta indarkeria sustatzen duen edozein ekintza" arbuiatzera.