El Arbol Gobernuz Kanpoko Erakundeak jostailu bilketa hasi du, "Gabonetako magia etxe guztietara iristen dela ziurtatzeko". Durangoko Juan Olazaran kalean jarri dute bilketa-puntua, Ibaizabal errekaren ertzean, Iurretako mugan. Bertan jostailuren bat utzi gura dutenek horretarako aukera izango dute abenduaren 15era bitartean. Elkarteak egoera onean dauden jostailuak batuko ditu dohaintzan. Jostailu hezitzaileak eta peluxezko panpinak batzea izango dute helburu.
Honako hauek dira bilketarako egun eta orduak:
- Lekua: Juan Olazaran kalea, 17
- Ordutegia: 17:00 - 19:00
- Datak: abenduaren 1a, 2a, 3a, 4a, 5, 9a, 10, 11, 12a eta 15a.