Basartek Durangoko sei gunetan atonduko du aurtengo arte azoka

E.H. 2025eko azaroaren 28a

Eskultura-lanak bakarrik barik, aurten, margolaritza, grabatu, argazkilaritza eta argiztapen lanak ere ipiniko dituzte ikusgai. Euskal Herri osoko 100 artistaren baino gehiagoren topaleku izango da feria. Abenduaren 4tik 8ra egongo da martxan. 

Eskuahaldunak elkarteak Basarte arte feriaren edizio berria antolatuko du abenduko lehenengo egunetan, Durangoko Azokaren osagarri modura. Aurten, eskultura-lanak bakarrik barik, margolaritza, grabatu, argazkilaritza, marrazketa, ilustrazio, bideo eta argiztapen lanak ere ipiniko dituzte ikusgai. Euskal Herri osoko 100 artistaren baino gehiagoren lanak batuko ditu, eta Durangoko sei gunetan ipiniko dituzte ikusgai horiek guztiak, Madalenako ermitaren eta Landako Gunearen arteko urbanizazioan guztiak. Honako leku hauetan: Mikeldi aretoa (Oiz kalea), Gandarias aretoa (Arkotxa kalea), Otxoa tailerra (Ermodo), Madalenoste galeria (Madalenoste), Erdikoa galeria (Madalenoste) eta Madalena aretoa (Madalenako plaza).

Abenduaren 4an inauguratuko dute arte azoka, 18:00etan, eta abenduaren 8ra arte egongo dira martxan aipaturiko lau guneak. Hortik aurrera, urte amaitu arte, sorkuntza lan guztiak gune bakar batean ipiniko dituzte ikusgai. Halaber, Eskuahaldunak elkarteak aipamen berezia egin dio Izaskun Ellakuriagari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!