Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak Maria Moliner saria irabazi du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik. Lectura sin barreras: tejiendo comunidad desde la biblioteca proiektua saritu dute, hain zuzen ere. Proiektuak irakurketa inklusiboa sustatzen du, eta askotariko kolektiboetara hurbiltzen du kultura, baliabide bibliografikoetarako sarbide mugatua daukaten kolektiboetara, bereziki. Orain, aitorpen horri eskerrak, Durangoko Bibliotekak liburu berriak erosi ahal izateko dirulaguntza jasoko du. Honako hau da, hain zuzen ere, Bibliotekak Maria Moliner saria irabazten duen bosgarren aldia.
Programa hori Espainiako Kultura Ministerioak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak bultzaturikoa da. Bertan, 50.000 biztanletik beherako udalerrietan irakurketa sustatzeko proiekturik onenak saritzen dituzte.