Altzari berriak Durangoko merkatuan

E.H. 2025eko azaroaren 24a

Era berean, udalak deialdi publiko berria zabaldu du oraindik hutsik dauden bost postu komertzial esleitzeko. Okuazio-tasa hilean 164 eta 452 euro artekoa da, postuaren tamainaren arabera.

Durangoko Udalak mahaiak eta aulkiak ipini ditu merkatuan, baserritarren zapatuetako azokarako. Altzariek jarduera komertziala "optimizatzen" lagunduko dutela gaineratu du, eta erosleei eta saltzaileei salerosketa "esperientzia erosoagoa" eskainiko dietela. 

Halaber, udalak deialdi publiko berria zabaldu du oraindik hutsik dauden bost postu komertzial esleitzeko. Zehaztu duenez postuen okupazio-tasa hilean 11,31 eurokoa da metro karratuko, hau da, 164 eta 452 euro artekoa hilean, postuaren tamainaren arabera. Esleipenek urtebeteko iraupena izango dute eta urtero-urtero luzatu ahalko dira, hamar urte egin arte gehienez. Udalaren berbetan esleipen prezioa "oso lehiakorra" da, "merkatuaren kokapena eta tokiko merkatarientzat duen ahalmen dinamizatzailea" kontuan hartuta. Interesdunek abenduaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proposamenak, udalaren Kontratazailearen Profilean (durango.eus). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!