Gabonetako erakusleihoen lehiaketa bueltan da Durangon

E.H. 2025eko azaroaren 20a

Lau sari egongo dira jokoan: lehenengoa, 1.500 eurokoa; bigarrena, 1.000koa, eta hirugarrena, 500ekoa. Herritarren botoek erabakiko dute laugarrena (300 euro). Establezimenduek zabalik dauketa lehiaketan izena emateko epea. 

Durangoko Udalak eta Dendak Baik Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa antolatu dute aurten ere. Establezimenduek erakusleihoak apaindu ahalko dituzte gabon sasoian, horrekin tokiko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko. Udalak azaldu duenez, epaimahaiak kalitate estetikoa, sormena eta Durangoko historiarekiko zein sinboloekiko lotura izango dituzte kontuan. Lehiaketan parte hartu gura dutenek zabalik dute izena emateko epea.  Lokalek bereizgarri bat jasoko dute, ikur hori ezinbestean izan beharko dute ikusgai, kanpainak iraun bitartean. Izena emateko epea abenduaren 4ra arte egongo da zabalik.

Lau sari egongo dira jokoan: lehenengoa, 1.500 eurokoa; bigarrena, 1.000koa, eta hirugarrena, 500ekoa. Herritarren botoek erabakiko dute laugarrena (300 euro). Establezimenduek zabalik dauketa lehiaketan izena emateko epea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!