Baserritarren azoka Durangoko merkatuan egingo da azaroan zehar

E.H. 2025eko azaroaren 17a

Udalak azaldu du "proba modura" egingo dutela saskibaloi kantxatik merkaturako lekualdaketa. Birkokatze horrek fruituak ematen baditu, baserritarren zapatuetako azoka merkatuan egonkortuko dute. 

Baserritarren zapatuetako azoka merkatuko saskibaloi kantxan egin dute urte luzez, baina azaro honetan hornidura merkatu berrituan egingo dute, azaroaren 22an eta 29an. Udalak azaldu du "proba modura" egingo dutela lekualdaketa. Eta kokapen horrek fruituak ematen baditu, baserritarren zapatuetako azoka merkatuan egonkortuko dute. Udalak espazioaren erabilgarriatsuna, zapatuetako salmentak eta erosketa esperientzia hartuko ditu behin-betiko erabakia hartzeko adierazle modura. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!