Adinekoen ongizatea sustatzeko ikastaroa eskainiko dute Durangon

E.H. 2025eko azaroaren 14a

Argazkia: Pixabay (PEGGY CHOUCAIR)

Eskualdeko 55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko ikastaroa da, urtarrilaren 12tik ekainaren 8ra arte eskainiko dutena.

Ikastaroaren antolatzaileak Durangoko Udala eta Mankomunitatea dira. Adierazi dutenez, "adinekoen ongizatea, parte-hartze soziala eta hazkunde pertsonala sustatzea" izango dira ikastararoaren helburuak. Autozaintzan, bizi-kalitatean eta parte hartze sozialean eragingo dute besteak beste. Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta 30 saiotan gauzatuko dute. Parte hartzea doakoa da.

Interesdunek abenduaren 5era arteko epea izango dute Durangoko Adinekoen udal zentroan (Astarloa eraikinean) edo Elkartegian izena emateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!