Durangoko merkatu plaza berritua martxan dago, baina postuetariko batzuk itxita daudela eta, udalak bisita informatiboa antolatu du negozio bat zabaltzeko asmotan dabiltzanentzat. Bisita informatibo hori eguaztenean, azaroak 12, egingo dute. 09:00etan izango da, merkatuan bertan. Udalak jakinarazi duenez, elikadura jardueretarako lau postu daude aukeran, baita arrandegi bat zabaltzeko aukera ere. Halaber, interesdunek azaroaren 24ra arteko epea izango dute proposamenak udalari aurkezteko. Negozio proposamenak Udalaren Kontratatzailearen Profilean egin behar dira, durango.eus atarian.