[ARGAZKI GALERIA]: Bost edukiontzi betetzeko beste zabor atera dute Mañaria errekatik

E.H. 2025eko azaroaren 11

Domekan, Mañaria erreka garbitzeko jardunaldia egin zuten auzolanean, Durangon. Plastikoak, obrako oholak, umeentzako aulki bat, plantxa bat, oheburu bat, arropa eta bestelakoak atera dituzte.

Durangoko jai batzordeko kideek eta herriko hainbat eragilek erreka garbiketa egin zuten domekan. Bost edukiontzi betetzeko besteko hondakinak atera zituzten ibilgutik. Udalak zehaztu duenez, "plastiko eta mikroplastiko ugari, baita tamaina handiko hainbat objektu ere: obrako oholak, umetxoentzako aulki bat, plantxa bat, oheburu bat, aulkiak, tiraderak, arropa eta bestelako tresnak". 

Gainera, erreka garbitzen ibilitako boluntarioek Ezkurdin ipini zuten ikusgai zaborraren zati bat, herritarrei errekan bilatzen den hondakinen neurria erakusteko. Egitasmo horrekin ingurumenarekiko gogoeta bultzatu gura izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!