Ikasturteko lehen Jam Sessiona egingo dute barikuan

A. M. 2025eko azaroaren 10a

Bartolome Ertzilla musika eskolak antolatu ohi du Jam Sessiona, Durang(h)ots zikloaren baitan. Lehenengo saioko musikari gonbidatua Jon Carranza baxujole bermeotarra izango da; 20:00etan izango da emanaldia, Plateruenean. 

Musika inprobisatua herritarrengana hurbiltzeko helburuagaz sortu zuen Durang(h)ots zikloa Bartolome Ertzilla musika eskolak. "Ikasleen parte hartze aktiboa eta zuzena sustatu gura dugu, helburua ez da soilik musika entzutea, baizik eta musika kolektiboki bizitzeko eta partekatzeko espazio bat sortzea", azaldu dute ohar baten bidez. 

Carranzak ibilbide zabal eta anitza garatu du urteotan: Bartzelonako ESMUC Goi mailako kontserbatorioan ikasketak egin ditu, baita Amsterdameko Kontserbatorioan eta Los Angeleseko USC Unibertsitatean ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!