Gaztainak batuta, Gaztainerre egunerako prest dago Trumoitte

Ekaitz Herrera 2025eko azaroaren 10a

Elkarteak Gaztainerre eguna antolatuko du azaroaren 22an. Xehetasunak aurrerago iragarriko dituzte.

Urriaren azkenean, gaztaiña etxean dio euskal atsotitz batek. Eta urria pasatu den arren, esaera zahar hori azarorako aproposa ere badela erakutsi du Trumoittek. Joan zen domekan, kultur elkarteko kideak gaztainak batzera irten zuten basora, udazken giro argitsua lagun. 10:30ean irten zuten plazatik eta mendi ibilbidea egin bitartean, gaztaina mordoska batu zuten. 20 bat lagun batu ziren txangora. 

Orain, baturiko gaztainak erretzea eta jatea baino ez zaie falta. Horretarako, Gaztainerre eguna prestatzen dabiltza. Iragarri dutenez, azaroaren 22an egingo dute jardunaldia, baina xehetasun guztiak aurrerago jakinaraziko dituztela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!