1945ean jaiotako kintoek urteroko bazkaria egin zuten atzo, Durangon. Aurten Kukutze jatetxea izan dute topagune. 80 urte bete dituzten —edo betetzear dauden— lagunak giro ederrean batu ziren egunpasa egiteko. Denak elkarrekin agertzen diren familia argazkia Zabale baserriko zutabearen aurrean ateratakoa da.