EH Bilduk bere "aliantzak berrikusteko" deia egin dio Durangoko EAJri, Carlos Garcia PPko zinegotziak esandakoaren ostean

Anboto 2025eko azaroaren 7a

Garciak "terrorista" deitu dio Arnaldo Otegiri sare sozialetan eta EH Bildu "erankundeetatik kanpo" uztea eskatu du.

EH Bilduk ohar bat kaleratu du Durangon PPko zinegotzia den Carlos Garciak gaur goizean X sare sozialean adierazitakoari  erantzuteko. Garciak "terrorista" eta "hiltzaile" deitu dio Arnaldo Otegiri eta EH Bildu "erakundeetatik kanpo" egon beharko litzatekeela adierazi du "Alemanian alderdi nazia bezala”. Horren aurrean, EH Bilduk "bere aliantzak berrikusteko" deia egin dio Durangoko EAJri, "Espainiako ultraeskuinak gure herria garai ilunetara kondenatzeko estrategia darabilen honetan".

"2023ko hauteskundeetan EH Bildu garaile atera zen Durangon, baina Elkoroiribek PPko zinegotziarekin bat egin zuen alkatetza eskuratzeko. Geroztik, EAJk PPren menpe jarraitu du aurrekontuak, kontu fiskalak eta hainbat ordenantza onartzeko, bazkide gisa jardunez", adierazi du EH Bilduk oharrean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!