Durangoko Udalak herritarren erantzunkizuna eskatu du herriko zuhaitzek jasandako kalteen aurrean. Nabarmendu dutenez, azken urtean, Ibaizabal parkeko kalistenia-gunearen ondoan dauden bi haritz hil dira, parkearen erdialdean, borondatez egindako mozketen ondorioz. Zuhaitzek 25 urte inguru zituzten, eta enborrean kalte zuzena eragin zieten. Mozketak behin baino gehiagotan egin eta errepasatu ziren, eta, azkenean, bi aleak hil egin ziren. Jarduera jarraitua eta aurrez pentsatutakoa izan da, eta udalerriko hiri-zuhaiztian eragin itzulezina izan du.
Bestalde, joan den astean, San Fausto auzoan, bi urki moztu zituzten. Erabakia pertsona baten ekimenez hartu zen, zuhaitzak altuera handiegia hartzen ari zirela iritzita. Udalak argitu du ez duela esku-hartze hori egiteko ezelako baimenik eman.
Durangoko Udalak herritarren erantzukizun eskatu du horrelako gertakariak saihesteko.