Alde batetik, askotariko tarifak eguneratuko dituzte. Bestetik, hobari espezifikoak ipiniko dituzte kolektibo kalteberentzat edo behar bereziak dituztenentzat. Proposamena kontsulta fasean dago, eta www.partehartu.durango.eus webgunearen bidez parte hartu daiteke, azaroaren 20ra arte.
Durangoko Udalak honako hauek nabarmenditu ditu hobaririk bako tarifa berrien artean:
- Banakako igerilekuaren urteko abonua: 128,00 €
- Urteko fitness abonua: 310,00 €
- Padeleko pista alokatzea: 12,00 €/ordu (goizez: 9,60 €)
- Jarduera gidatuak: 3,20 €/ordu-tik aurrera
- Haurrentzako igeriketa ikastaroak: 4,00 €-tik aurrera saio bakoitzeko
Proposatutako hobari sozialak:
- % 90erainoko deskontua, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat eta haien zaintzaileentzat (errenta-mailaren arabera).
- % 50eko deskontua, genero-indarkeriaren eta sexu-indarkeriaren biktimentzat eta haien 25 urtetik beherako seme-alabentzat.
- % 30eko deskontua, 15 eta 24 urte bitarteko emakumeentzat.
- % 20ko deskontua, adin bereko ikasleentzat.
- Deskontuak fidelizazioagatik eta erabilera gutxiko ordutegietan instalazioak erabiltzeagatik.