Durangoko Alderdi Popularrak Bizkaiko Foru Aldundiagaz "lehenbailehen" batzea eskatu dio alkateari,hiru gairi buruz berba egiteko". Batetik, autobideko bidesaria "kentzea edo prezioa gutxitzea" proposatu du Carlos Garcia zinegotziak. Bidesaria "bidegabetzat" jo du, hainbat urteren ondoren autobidea "guztiz amortizatuta" dagoela iritzita. Bestetik, Durangoko herriak jasotzen duen finantziazioa "berrikustea" eskatu du, udalerriak, eskualdeko herriburua izatera eta bertan askotariko zerbitzu publikoak egotera, ez duelako "kostuei aurre egieko behar den besteko konpentsaziorik". Azkenik, Mikeldiko idoloa Bilboko Euskal Museotik Durangora ekartzea eskatu du. Era berean, Mikeldiko idoloa Durangora bueltatzeko proposamenak udaleko bost alderdi politikoen babesa duela gaineratu du Garciak.