Durangoko Udaleko Adinekoen Arloak, Dantzaz Dantza programa ipini du martxan aurten ere, udalerriko adinekoei aisialdi osasungarri eta sozializatzaile eskaintzeko. Dantzaldiak domeka honetan, azaroak 9, hasiko dira eta domekero-domekero egingo dituzte maiatzaren 31ra arte, Plateruena Kultur Aterpean, 18:30etik 20:30era. Saio bakoitzean dinamizatzaile bat izango da, eta DJ bidezko zuzeneko musikarekin girotuko du arratsaldea.