Jarkik manifestazioa egingo du Durangon, Espainiako eta Frantziako konstituzioak "apurtzea" behar dela aldarrikatzeko

E.H. 2025eko azaroaren 5a

Jarki antolakundeko kideek agerraldia egin dute goiz honetan Durangon. JARKI

Abenduaren 6an egingo dute, Espainiako konstituzioaren egunean. Antolakundeak dioenez, "beharrezkoa" da konstituziook "apurtzea", "Euskal Herriko langileak azpiratuta mantentzen dituen uztarria apurtu, eta esplotaziorik zein zapalkuntzarik gabeko etorkizunari bidea emateko". Mobilizazioa 19:00etan izango da.

Jarki antolakundeak agerraldia egin du gaur Durangon, manifestazio baten berri emateko: abenduaren 6an, Durangoko kaleetan mobilizatzera deitu dute, Frantziako zein Espainiako estatuek "inposatutako instituzio, legedia eta erregimenekiko apurketa beharrezkoa" dela aldarrikatzeko. Manifestazioa Espainiako konstituzioaren egunean egingo dute, hain zuzen ere. Antolakundeak adierazi duenez, estatu bietako konstituzioek "azpiratuta" mantentzen dituzte Euskal Herriko langileak. Hori dela eta, "apurketa eta konfrontazioa" ipini dituzte estatu bien "boterearen eta neurrigabekeriaren amaiera" eta "Euskal Herriko langile klasearen proiektu politikoaren gauzapena" egikaritzeko. Era berean, konstituzio biek Euskal Herria tantaz tanta "disolbatu" gura dutela gaineratu dute, gaur egun Euskal Herriak bizi dituen "zapalkuntzak eta injustiziak konstituzioetatik eratorritako errealitatearen islaren gainean eraikiak baitira". 

Mobilizazioa 19:00etan izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!