Ume bakoitzak heldu batekin lagunduta joan beharko du. Gainera, txanda bakoitza hasi aurretik, begiraleek puzgarrien erabileraren arauak azalduko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak 946030031 zenbakira deitu dezake.
Izen-ematea eta sarrera baldintzak
Durangoko Udalak hainbat irizpide ezarri ditu inskripzioei begira:
- Urteko abonua dutenek 7 egun lehenago egin dezakete erreserba, domekatik aurrera.
- Hiruhilekoko abonua dutenek 3 egun lehenago, hau da, eguenetik aurrera.
- Hileko abonua dutenek jardueraren egunean bertan, Landako IIko harreran bakarrik
egin dezakete erreserba. - Abonatu gabe daudenek, eguneroko sarrera erosita, egun berean egin ahal izango
dute erreserba harreran.