[BIDEOA] Gaur hasi da Badabil podkastaren 3. denboraldia

A.M. 2025eko azaroaren 4a

Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kulturari eta sorkuntzari lotutako gaiak jorratuko dira podkastean, euskal sortzaileen ikuspegitik abiatuta. Amets Aranguren izango da hirugarrenez aurkezlea, eta sei atal izango ditu guztira. Sarean ikusgai dago lehen atala. 

Atal bakoitzean hiru kulturgilerekin solastuko da Amets Aranguren. 2023an martxan jarri zutenetik, Izaro Andres, Olaia Inziarte, Kike Amonarriz, Aner Peritz, Maite Arroitajauregi (Mursego), Itxaro Borda eta Josune Arakistain igaro dira saiotik, besteak beste. Aurtengo denboraldiak sei saio izango ditu, eta horietako azkena, zuzenean eskainiko da, Durangoko Azokatik bertatik. Kulturari eta sorkuntzari lotutako denetariko gaiak landuko dira, besteak beste, taldeen itzulerak, ekoizpen zailtasunak, enpresa handien hegemonia edota euskal zinemaren azken loraldia. 

Hiru Damatxok ETB Mediarentzat ekoizten du podkasta, Durangoko Azokarekin elkarlanean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!