Ekitaldia urriaren 26rako programatu zuten, baina eguraldia zela-eta bertan behera utzi behar izan zuten azkenean. Hori dela eta, Durangoko Udalak eta herriko elkarteek domeka honetarako programatu dute Mañaria erreka garbitzeko saioa. 10:00etatik 13:00etara errekaren ibilgua garbituko dute herrigunean zehar. Pinondo Etxetik ekingo diote lanari. Han, antolatzaileek eskularruak, salabardoak, pintzak eta zabor-poltsak banatuko dituzte. Errekan sartzeko arropa eta oinetako aproposak nork bere etxetik eraman beharko ditu. Antolatzaileek herritarrak deitu dituzte parte hartzera eta kontzientzia ekologiko handiagoa hartzera.