[ARGAZKI GALERIA]: Plaza berria zabaldu dute San Fauston: 'Independentzia Plaza'

E.H. 2025eko azaroaren 4a

Bernardo Gabiola kalearen ondoan dago. Umeentzako txintxaunak eta aisialdirako guneak ipini dituzte.

Durangok izen berri bat gehitu dio bere kale-izendegiari: Indenpendentzia Plaza. Plaza berria San Fauston dago, Bernardo Gabiola kalearen ondoan, eta bertako hirigintza obrei esker atonduriko eremu berria da. Bertan, umeentzako txintxaunak ipini dituzte, baita aisialdirako hiri-altzariak ere.

Durangoko Udalak zehaztu duenez, urbanizazio obra horiek sustatzaile pribatuek egin dituzte, eta aurrerantzean, udala bera arduratuko da azpiegitura mantentzeaz zein kudeatzeaz. 

Beharginak 2023ko otsailean hasi ziren orubean urbanizazio lanak egiten. Eremu hori guztia behar den moduan ipintzeko 3.844.675 euroko inbertsioa egin dute. Udalak gaineratu duenez, hirigintza jarduketa horri eskerrak, Independentzia Plazaren inguruetan 294 etxebizitza berri eraiki ahalko dira orain. Era berean, honezkero 71 etxebizitza libre eta babes ofizialeko beste 102 eraiki direla azpimarratu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!