Urtero legez, azaroaren hasieragaz batera Durango Rugby Taldeak Movember mugimenduagaz bat egin du. Mugimendu sozial honek gizonen osasunaren inguruan kontzientzia sortzea du helburu, gaitz fisikoen eta baita osasun mentalaren inguruan. Presta oharrean azaldu dutenez, orduko 60 gizonek bere buruaz beste egiten dute mundu mailan.
Hilean zehar bibotea harrotasunez eramatera gonbidatu dituzte herritarrak. Gainera, argazkiak aterata sare sozialetan eta emailez klubarekin elkarbanatzeko eskatu dute, argazki horiek sareetan zabaltzeko.
Bestalde, DRTk urtero produktu bat ateratzen du irabazitako guztia ekimenera bideratzeko. Aurten giltzatako bat salgai jarriko dute. Movemeber barneko orrialde bat dute dohaintzak egiteko: DURANGO RUGBY TALDEA.
10 urteko ibilbidea eginda
DRTn 10 urte daramatzate Movemberren parte izaten eta kontzientzia sortu guran, baina azkenengo urteetan "ikusgarritasunak behera egin duela" sumatu dutela azaldu dute.
Horregatik, taldeko kideek parte hartzera deitu dute: "Mugimendu honen parte izatera gonbidatzen zaituztegu". Informazioa hurrengo estekan aurkitu daiteke. Movember.com.