Selton Sued durangarra Athleticen talde nagusiko deialdian dago lehenengoz asteburuko derbirako

Anboto 2025eko urriaren 31

Selton Sued eskuman, Athleticen entrenamendu batean (ARgazkia: Athletic Club)

Realaren kontrako derbian debuta egin dezake erdilari gazteak. 

Athleticek Realaren kontrako derbirako deialdia jakinarazi du eta bertan zaleen arreta bereziki erakarri duen izen bat dago: Selton Sued (Durango, 2007). 18 urteko erdilaria Lezamako harribitxietako bat da eta aurten distira egin du Youth Leagueko hainbat partidutan. Bereziki azpimarragarria izan zen Borussia Dortmund taldearen kontrako partidua non gol bat sartu eta goleko bi asistentzia banatu zituen.

Baskonian hasi zuen denboraldia, baina eskainitako maila onari eskerrak dagoeneko bi partidu jokatu ditu Bilbao Athleticekin Lehen Federazio Mailan.

Realaren eta Athleticen arteko derbia zapatu honetan, 18:30ean, jokatu da Donostian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!