Durangoko Udalak Tabirako futbol zelai handiko argiztapena hobetu du, argi-proiektore zaharrak aldatuta eta LED teknologiadun fokuak ipinita. Sistema berriak argiak urrunetik pizteko eta intentsitatea erregulatzeko aukera eskaintzen du. Iker Txertudi kirol zinegotziak esan du jarduketagaz "kalitate jauzia" egin dutela Tabiran. "Erabiltzaileen esperientzia hobetzeaz gain, energia eta ingurumenaren ikuspegitik kudeaketa arduratsuago baten aldeko apustua egiten ari gara", gaineratu du.