Egurrezko hesiak ostu dituzte Astola Bidean

E.H. 2025ko urr. 28a, 14:52

Durangoko Udalak bidegorriaren zati bat konpondu beharko du orain. Sare metalikoa ipiniko dute Astolarako tarte batean. Esku hartzearen aurrekontua 3.500 eurokoa da.

Durangoko Udalak jakinarazi duenez, ezezagunek Astolarako bidegorriko egurrezko barandak lapurtu zituzten duela aste batzuk. Horren eraginez, ibilbide zati bat agerian dago momentu honetan, eta oinezkoentzako zein bizikletentzako arriskutsua izan daitekeela-eta, tartea konponduko du udalak. Sare metalikoa ipiniko dute.

Obrak azaroko lehenengo astean hasiko dituzte, 3.500 euroko aurrekontuagaz. Udalak gertakaria gaitzetsi eta  ingurune partekatua errespetatzeko eta zaintzeko deia egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!