Tabirako saskibaloi klubak 3X3ko saskibaloi txapelketa herrikoia antolatu zuen irailean. Ekimenari izaera solidarioa eman zioten eta Bizkaiko Minbiziaren aurkako elkartearentzat 1.000 euro batu zituzten. Txekea joan zen zapatuan eman zieten elkarteko kideei, Landako kiroldegian jokatutako derbiaren barruan.
Derbiari dagokionez, Tabirako Baque emakumeen talde nagusiak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Zornotza STri irabazita: 61-57. Etxekoen partetik Bineta Sane (19 puntu) eta Paule Basozabal (13) izan ziren saskiratzaile nagusiak.
(Argazkiak: Luis Iturrioz eta Tin Urkijo)