NAN elektronikoa eguneratzeko puntua ipini dute Durangon

E.H. 2025ko urr. 27a, 09:11

Gailua Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan dago. Herritarrek ziurtagiri digitalak berritu, pasahitzak aldatu edo dokumentuaren egoera egiaztatu ahal izango dute.

Durangoko Udalak azaldu duenez, dokumentazioa eguneratzeko puntuak NAN elektronikoarekin lotutako hainbat izapide azkar egiteko aukera eskaintzen du.  Herritarrek ziurtagiri digitalak berritu ditzakete (dokumentuak elektronikoki sinatzeko edo lineako zerbitzu publikoetara sartzeko beharrezkoak direnak), baita NAN elektronikoko pasahitza modu seguruan aldatu eta NAN digital berria aktibatu ere. Halaber, NAN digitalaren abantaila nagusietako bat da izapiderik gehienetan agiri fisikoa ordezkatzen duela da. Herritarrek beren identitatea digitalki egiaztatu ahal izango dute, txartel fisikoa eduki beharrik barik. Horrenbestez, gailu honetatik, herritarrek beren mugikorrean NAN digitala instalatu ahal izango dute, eta dokumentu fisikoa eraman beharrik gabe egin ahalko dituzte izapideak.

Egitasmoa Espaniako Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, Nortasun Digitalaren Planaren barruan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!