Durangoko Jaiak 2025

Durangoko Udalak jaien balantze "oso positiboa" egin du

E.H. 2025ko urr. 21a, 15:16

Gatibuk 9.500 lagun batu zituen; 700 herritar izan ziren tortilletan. Puntu Moreak "esku hartze bat" egin du.

Durangoko Udalak jaien balantze "oso positiboa" egin du. Jaiak parte hartze handikoak izan direla, eta giro "inklusibo eta seguruan" ospatu direla azaldu dute. Gatiburen kontzertua izan zen ekitaldirik jendetsuena, 9.500 zale batu ziren-eta gernikarren emanaldian. Udaletxeko txupinazoak 6.300 lagun batu zituen, 7.500 batu zituen Bulegok eta 6.000 Kaparrak taldeak. Patata tortilletan 700 durangar batu ziren, eta beste hainbeste izan ziren sukalkietan. Era berean, udalak jarduera berriek, hala nola Txiki Rock eta Cinema Paradise kontzertuek eta Pakipaya zirku ikuskizunak izandako harrera nabarmendu dute. 

Segurtasunari dagokionez, jaiak "gorabehera larririk barik" igaro dira. Udaltzaingoak 10 salaketa erregistratu ditu "desordenengatik, alkoholaren kontsumoagatik eta objektu arriskutsuak eramateagatik", eta 29 esku hartze egin ditu zaratengatik eta zikinkeriagatik. Puntu Moreak "esku hartze bat" kudeatu duela jakinarazi dute, "telefono dei baten bidez". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!