Durangoko Udalak herriko zuhaitzak aztertu ditu, eta ikerlan horren emaitzak aurkeztuko ditu jendaurrean. Saioan, azterlanaren prozesua eta egindako aurkikuntza nagusiak azalduko dituzte, baita bertaratutakoen zalantzak argitu ere. Udalak dioenez, topaketak herriko kale eta parkeetako zuhaitzen egoerari buruzko ikuspegi zehatza ematen lagunduko du. Jardunaldia urriaren 22an izango da, eguaztena, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.