[ARGAZKI GALERIA] Durangoko Uria lehiaketaren XXV. edizioko sariak banatu dituzte

A. M. 2025ko urr. 20a, 09:19

Durangaldeko Artisten Elkarteak amaitutzat eman du Durango Uria pintura lehiaketaren XXV. edizioa. Azucena Fernándezek eraman du lehenengo saria, 'Etsaiak' lanagatik. Elkartearen arabera, 400 lagunek bisitatu dute erakusketa. 

Durangaldeko Artisten Elkarteak bertako eta inguruetako artisten talentu eta konpromisoa nabarmendu ditu. Hauek izan dira saritutako lanak:

  • 1. Saria: 'Etsaiak' (Azucena Fernández Villa).
  • 2. Saria: 'Comidas del mundo' (Carlos Espiga Alonso).
  • 3. Saria: 'La huerta del tiempo' (Irati Uzkudun Cabezudo).
  • Sari lokala: 'Preparando la danza' (Itziar Etxeberria Zubieta).
  • Sari lokala: 'Ventanas' (Jose Maria Nieto).
  • Sari lokala: 'Resiliencia' (Mirian Diaz Rodriguez).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!